noticias

MONDRAGON UNIBERTSITATEArekin 3 denboralditarako akordioa berriztua

01/07/2010 - Orain hilabete aurreratutako zuen MONDRAGON UNIBERTSITATEAk beste hiru denboralditara luzatuko zuela OINTXE! rekin zuen babesletza akordioa. Atzo, akordio berria sinatu zuten MUko eta OINTXE!ko ordezkariek, Iturripeko zelaian, kanpusa aprobetxatuz.

Ointxe!. MONDRAGON UNIBERTSITATEko Susana Azpilikuetak nabarmendu zuen unibertsitateak gazteen heziketan duen konpromezua, kirolarekin lotutako baloreek ere heziketaren parte direla. Aurreko 3 denboraldietan elkartearekin egindako lanarekin gustora daudela eta hori izan dela akordioa luzatzeko arrazoia. Susanarekin batera, MONDRAGON UNIBERTSITATEko kirol teknikari Ainoa Unamuno ere izan zen itunaren sinaketan. Bestalde, OINTXE!ko lehendakari Jon Basurkok, nabarmendu zuen MU bezalako babesle sendo baten garrantzia, 3 denboralditarako sinatzeak ematen duen lasaitasuna ekintzak prestatzerakoan eta gogoratu zituen MUrekin egindako 3 denboraldietan antolatutako hainbat ekintza. Berri onak beraz herriko kirol elkartearentzat.
Eskerrak eman nahi diegu lekartetik bertara azaldu ziren prentsako kide guztiei.

Ointxe!

Compartir:
facebook twitter yahoo! google meneame

ultimas noticias